IMOTZ

Nordic Walking gunea

eu / es

Imotz Nordic Walking gunea ®

IMOTZ

Imotz Iruñetik 30 kilometro ingurura dago, eta A-15 autobidea erreferentzia gisa hartzen badugu, Irurtzun hegoaldean eta Lekunberri iparraldean artean dago. Hori dela eta, Aralarko mendilerrotik gertu dago eta bere inguruetan beste gune natural batzuk aurki ditzakegu, hala nola, Ultzama-Basaburua hariztiak, Belate eta Urbasa eta Andia mendilerroa.

Imotz udalerria 8 kontzejutan banatuta dago: Goldaratz, Urritza, Latasa, Eraso, Zarrantz, Muskitz, Oskotz eta Etxaleku. Azken horretan dago udaletxea. Merezi du herri bakoitzean sartzea euren etxeak, eliza eta baselizak, zubiak, garbitegiak eta iturriak ezagutzeko.

40 km2 baino gehiagoko azalerarekin, Nordic Walking gune hau ezin hobea da inguruneko txokoak ezagutzeko. Proposatutako ibilbideekin eta Latasatik abiatuta baso hostotsuak zeharkatuko ditugu, Etxaleku eta Zarrantz bisitatuko ditugu eta Eraso eta Oskotzetik oso gertu pasatuko gara. Ibilbide errazenetan zati bat partekatuko dugu Plazaolaren Bide Berdea zoragarriarekin, Larraun ibaiaren ertzean.


INFORMAZIO PUNTUA

Imozko udala

Behetikoa 37 - 31869 – 

Etxaleku (NAFARROA / NAVARRA)

Tel. 948.50.33.64 - udala@imotz.eus

www.imotz.eus 


IMOTZko IBILBIDEAK


GOLDARATZ ibilbide berdea (A)




Joan etorriko ibilbide hau Latasan hasten da. Hegoalderantz abiatuko gara NA-1300 errepidetik. Lehenengo bidegurutzean Goldaratz adierazten duen trafiko seinalea jarraituko dugu, eta autopista azpitik pasako gara. Hurrengo bidegurutzean, Irurtzun norabidea hartuko dugu, NA-1300 errepidea gurutzatu eta pasabide txiki bat ikusiko dugu, eta horko bidea hartuko dugu. Ondoren, errepidea berriro gurutzatuko dugu errepidearen paraleloki doan bidexkatik. Hori bukatzen denean, errepidea gurutzatu eta pista batetik jarraituko dugu, udal-mugaraino. Latasara bueltatuko gara bide beretik.

5 km

desnibela 40 m

denbora 1 h 05'

URRITZA ibilbide berdea (B)




Aparkalekutik abiatuta, iparralderantz joango gara San Esteban kaletik, berez pista bat dena. Eraikin batzuetara iristean, eskailera batzuk igo eta argiztapenik gabeko tunel batean sartuko gara, eta hortik ateratzean NA-1300 errepidera iritsiko gara. Ezkerrera egingo dugu bertatik eta bidegurutzean Donostiarako bidea hartuko dugu ezkerreko espaloitik, autobia azpitik zeharkatuz. Ondoren, bide horri jarraituko diogu, eta, handik 2 kilometrora eskuinera jo, ibaia gurutzatu eta NA-1300 errepidearekiko paraleloan doan bidea hartuko dugu, udalerri bukaeraraino, justu Larraun errekara ailegatu baino lehen. Buelta erdia emango dugu, bide beretik hasierako punturaino itzultzeko.

6,1km

desnibela 131 m

denbora 1 h 25'

ETXALEKU ibilbide gorria




Nolabaiteko zailtasuna duen ibilbide zirkular hau Latasatik abiatzen da Eliza kalean gora. Basoan sartuko gara berehala, handik gora joango gara eta, gero, tarte bat bide lauan. Gero jaitsiera txiki bat, eta basotik irtengo gara. Handik gutxira, NA-4140 errepidea zeharkatu eta igotzen jarraituko dugu. Ondoren, Etxaleku zeharkatuko dugu hegoalderantz. Berehala, bide bat hartuko dugu eskuinera, eta basora iritsi bezain laster, berriro igoko gara. Laster bidegurutze batera iritsiko gara eta lehen egin dugun ibilbidearen zati bat eginen dugu, Latasara jaisteko.

11,6 km

desnibela 550 m

denbora 3 h 45'

ERASO-ZARRANTZ-OSKOTZ ibilbide beltza




Zail samarra den ibilbide hau eginez hainbat herri ezagutuko ditugu. Latasan hasiko gara, elizarako bidean. Onduan, aldapa jaitsi, errepidea gurutzatu eta eskuinean dagoen pista hartuko dugu. 2.5 kilometroan Erasotik hurbil pasako gara eta basoan sartuko gara; aldapan gora, harik eta basotik atera eta Zarrantz herrira iritsi arte; behera eginen dugu Oskotzeraino, eta han Etxalekuraino daraman aldapa txiki bat hasiko da. Herria zeharkatu ondoren berriro sartuko gara, eta hegoaldean dagoen bide batetik jarraituko dugu, alegia, ibilbide gorriarekin batera doana. Basoa hasten denean, beste igoera bat hasten da 13 kilometroraino, eta handik jaitsiko gara Latasaraino.

14,5 km

desnibela 625 m

denbora 4 h 30'