LABASTIDA
Nordic Walking gunea
Labastida Nordic Walking gunea ®
LABASTIDA
Arabako Errioxaren bihotzean, Arabako hegoaldean, gaur egun Bastidako udalerria turismoa eta ardoagatik ezaguna da. Bastidako Erdi Aroko hiribildu gotortuan, gune historikoa aurkitzen da, Monumentu-gune izendatutakoa, Kultura Ondasun Kalifikatuaren kategorian, non bere sarrera-arkuak, bere eliza eta jauregiak gozatzeko aukera izango dugun.
Bere inguruetan aisialdi guneez gozatu edo IX-X. mendeetako nekropoliak bisita ditzakegu.
Ardoari dagokionez, bere modernizazioak bisitak erakargarriagoak egiten dituzten upategiak zabaltzea eta berritzea ekarri du. Baina harkaitz ardo-lantegiak ere ikus ditzakegu.
Ezin dugu ahaztu Gatzaga Buradon herria bisitatzea, ondo kontserbatutako harresiagatik eta inguru menditsu zoragarriagatik nabarmentzen den herri txikia.
INFORMAZIO PUNTUA
Bastidako Udala
Bakearen plaza, 1, (Quintano jauregia)
01330 Bastida (Araba).
Tel.: 945 331 015
Posta elektronikoa: turismo@labastida.eus
LABASTIDAko IBILBIDEAK
Ibilbide ederra Bastidako erdigunearen goialdetik abiatzen dena, "Arco de Toloño" delakoaren ondoan. Ibilbidea ia desnibelik gabe doa baldintzatutako bide batetik, bere ibilbidean bertako eskultore baten eskultura ugari ikusteko aukera emango diguna. Ibilbidea iparraldeko noranzkoan hasten da buelta berriro hegoalderantz egiteko.
4,2 km
desnibela 141 m
denbora0h 50'
Ibilbide interesgarria, "Arco de Toloño" delakoaren ondoan hasten da, Bastida herriguneko goiko partean. Ibilbidea San Ginés ibilbidean zehar doa, tarte batean behintzat, eta desnibelarik gabe, bere ibilbidean bertako egile baten eskultura ugari ikusteko aukera emango digun bide egokitu batetik. Ibilbidea iparraldeko norabidean hasten da berriro hegoalderantz biratzeko, bere instalazioak La Granja de Remelluri izeneko upategi baten ondotik igarota.
5,4 km
desnibela 204 m
denbora 1h 10'
Ibilbide honek, inongo zailtasunik gabe martxa nordikoaren teknika garatzeko aukera ematen du bakarka zein taldean. Ibilbidea Bastidako erdigunetik abiatzen da eta bere herrigunea zeharkatu ondoren herriko igerilekuetara jotzen du, Ebro ibaiaren ertzean jaitsiera leunean. Horra heltzean bidelagun izango dugu ibaia, parean, Gimileo meandrora ailegatu baino lehenenago dagoen bidegurutze batera ailegatu arte. Bastidara itzultzeko Solagüen bidea hartzen da. Ibilbide osoa Arabako Errioxako mahasti bereizgarriek egiten dute.
7,6 km
desnibela 176 m
denbora 1h 45'
Bastidako erdigunetik hasi eta bere hirigunea zeharkatu ondoren, berehala sartzen da “Portillo del Aire” bidea deritzonera iparraldeko norabidean. Ibilbideak San Gines baselizaren inguruetara jarraitzen du, Toloño mendira doan bide naturaletik igotzeko “Tres en Raya” izeneko bidegurutzeraino. Bertatik, ibilbidea zuzenean itzultzen da Bastidako erdigunera, bere eskuinaldean “Arroyo del Vallek” sakana utziz.
7,4 km
desnibela 213m
denbora 2h 50'
Bastidako erdigunetik hasi eta bere hirigunea zeharkatu ondoren, berehala sartzen da asfaltatutako A-3202 errepidera, trafiko gutxi duena eta berehala “La Granja de Uzmendi” izeneko tokirako noranzkoan irteten dena. Leku honetan aldapa handia igoko dugu Bastidatik Toloño mendira doan bidearekin lotu arte. Ibilbideak jarraitzen du San Gines baselizara iritsi arte, Toloño mendiko bidean igoz. Ehun bat metroko desnibela igo ondoren, bidea bertan behera uzten da Bastidako mahasti eta baso mistoen gaineko bista zoragarriak dituen pista zabal batetik jarraitzeko. Geroago, bidea “Tres en Raya” izenez ezagutzen den bidegurutzearekin lotzen da. Bertatik, ibilbidea zuzenean itzultzen da Bastidako erdigunera, bere eskuinaldean “Arroyo del Vallek” sakana utziz.
11,1 km
desnibela 497 m
denbora 2h 30'