BALMASEDA
Nordic Walking gunea
Balmaseda Nordic Walking gunea ®
BALMASEDA
Bizkaian sortu zen lehen hiribildua da, eta bere Erdi Aroko hirigunean gal gaitezke, Interes Kulturaleko Ondare izendatua. Bertan eraikin erlijiosoak, museoak eta eguzki-egutegi erloju bitxi bat ikus daitezke.
Balmaseda Kadagua ibaiak egituratzen du eta ezin dugu ahaztu bere zubi zahar ospetsua, Erdi Arokoa.
Naturaz eta kirolez ere gozatu dezakegu, ibilbide sare zabala baitago.
INFORMAZIO PUNTUA
Balmasedako Udala
San Severino, 1. Balmaseda (Bizlaia)
Tel. 946 800 000. Posta elektronikoa: ayto@balmaseda.eus
Balmasedako Turismo Bulegoa
Enkartur. Martín Mendia, 2.
Balmaseda (Bizkaia)
Tel. 946 802 976.
Posta elektronikoa: turismo@balmaseda.eus - info@enkartur.eus
https://turismo.balmaseda.eus/
Errotarena Kiroldegia
Calzada, 2.
Balmaseda (Bizkaia)
Tel. 946 038 543.
Posta elektronikoa: errotarena@yahoo.es
BALMASEDAko IBILBIDEAK
Balmasedako inguruak ikustera eramango gaituen ibilbide sinplea eta Kadagua ibaiaren ertzera itzultzen gaituena. Tenerías kalerantz abiatuko gara baratze eta gero eta sakabanatuago dauden baserrien artean ibiltzeko. BI-636 errepidea zeharkatuko dugu, belardi eta baso txikien artean oinez jarraitzeko. Gure bideak forma aldatzen du Arbalitza mendiaren magalaren azpian, BI-624 errepidearekin topo egin arte, eta errepide hau hartuko dugu Kadagua ibaiaren ondoan Balmasedara itzultzek. Behin Balmasedan, errepidea utzi eta gure abiapuntura bueltatuko gara ibaian zehar ibilaldi bat eginez, herri honetako zubi zaharrari begirada bat emateaz ahaztu gabe.
5,6 km
desnibela 197 m
denbora 1h 45'
Gure abiapuntutik, Kadagua ibaia zeharkatuko dugu San Severino elizarantz abiatzeko eta La Magdalena kalea hartzeko. Apurka-apurka Balmasedatik urrunduko gara altuera irabaziz, errepidea utziko dugu ezkerrerako lehen desbideratzean La Piedra kalea hartzeko eta belardi, labore eta baso txikien artean ibiltzeko. Ia bi kilometro egin ondoren, eskuinaldean agertzen den saihesbidea hartuko dugu Pandozales kaletik aurrera jarraitzeko, eta Acebo errekaren ertzetik Balmasedaraino itzuliko gara.
6,9 km
desnibela 273 m
denbora 2h 20'
Garbea eta Ginea tontorretara hurbilduko gaituen ibilbide zaila. Mendi hauek talaia gisa balioko dute Kadagua Haranaren bista zoragarriez gozatzeko. Lehenengo zatia ibilbide urdinarekin partekatzen da, eta gero, desbideratu ondoren, altuera hartuko du Garbea mendirantz. Bidean geldialdi batzuk egingo ditugu atseden hartzeko eta aire pixka bat hartzeko, gure ibilbidearen punturik garaienera iritsi aurretik. Behin igota, paisaia ederraz gozatu eta Ginea mendiaren magalerantz jaitsiera progresiboan jarraituko dugu, eta bertatik Pandozales auzora jaitsiko gara eta handik Balmasedaraino.
15 km
desnibela 641 m
denbora 4h 30'
Ibilbide honek, zaila ere, Kolitza mendiaren tontorra ezagutzera eta Kolitza errekak osatzen duen haranaren inguruan garamatza. Balmaseda herritik hegoalderantz abiatuko gara, Las Balugas futbol zelaiaren eskuinaldean agertzen den pista bat hartzeko. Sigi-saga eginez altuera irabaziko dugu Saugal mendiaren hegoaldeko hegala inguratzeko eta pixkanaka Kolitza mendi ezagunera joango gara. Bizkarretik jarraituko dugu azken igoera egin arte, berriz ere sigi-saga eginez 879 metroko gailurrera iristeko. Goialdean atseden bat hartuko dugu bista ederrez gozatzeko eta Kolitzako San Sebastián ermita erromanikoa kontenplatzeko. Ginea mendirantz jaitsiko gara eta handik Pandozales herrira, Balmasedara iritsi arte gutxi falta dela.
20 km
desnibela 897m
denbora 5h 45'