BARRUNDIA 

Nordic Walking gunea

eu / es

Barrundia Nordic Walking gunea ®

BARRUNDIA

Arabako udalerria da hau, eta Elgea mendilerroa punturik altuena izanda, honek belardi zabaletan banatuta dauden 14 herriak babesten dituelarik, horietako batzuk Uribarri Ganboa urtegiaren ertzean daudenak.

Bertako herrietan eta inguruetan elizak, errotak, menhirrak, dorreak edo garbitegiak ikusi ahal izango ditugu, edo Gebarako gaztelura hurbildu. Horrez gain, Garaioko parke probintziala dago, bere hondartzekin eta Mendixur parke ornitologikoarekin, hortaz, parke honen garrantzia azpimarratu behar dugu.

ARABAKO LAUTADA NORDIC WALKING deitzen zaio Arabako Lautada eskualdean integratuta dauden NW Zentroen multzoari. Guztira 7 gune daude eta munduko Nordic Walking ibilbideen multzorik zabalena osatzen dute. Hauek osatzen dute:

   Alegría-Dulantzi NW gunea

   Elburgo / Burgelu NW gunea

   Iruraiz-Gauna NW gunea

   Salvatierra / Agurain NW gunea

   San Millan / Donemiliaga NW gunea

   NW Asparrena NW gunea

   NW Barrundia NW gunea

INFORMAZIO PUNTUA

Arabako Lautadako Turismo Bulegoa

Kale nagusia, 8

Salvatierra / Agurain (Araba)

Tel. 945 302 931

Posta elektronikoa: 2turismo@arabakolautada.eus

 

www.visitlautada.com 

info@arabakolautada.eus

(+34) 945 301 200

 

Barrundiako Udala

Boilar kalea, 12.

01206 Ozaeta (Araba)

Tel.: 945 317 006

Posta elektronikoa: abarrundia.isabel@ayto.araba.eus

barrundiakoalkatetza@barrundia.eus

www.barrundia.eus 

BARRUNDIAko IBILBIDEAK


OZAETA ibilbide berdea (a)




Ibilbide hau Ozaeta herritik abiatzen da eta belardi, laborantza eta baso txikietatik igarotzen da, Barrundia ibaira isurtzen diren hainbat erreka zeharkatuz. Ibilbidearen erdia gutxi gorabehera, Hermua herrira helduko gara. Bideak Elgea eta Urkilla mendilerroen magalean jarraitzen du, berriro Ozaetara jaitsi aurretik.

4,4 km

desnibela 141 m

denbora 0h 50'

LARREA ibilbide berdea (b)




Ibilbide hau Larrea herritik abiatzen da iparralderantz. Elgea mendilerroaren magalera jarraituz, bide erraz batetik eta inolako zailtasunik gabe Hermuako herrigunera iristen da. Hegoalderantz oraingoan, erdigunea zeharkatuko dugu Barrundia ibaiaren gaineko zubia gurutzatzeko eta horrela ekialdeko norabidean jarraituko dugu hasierako punturaino bide zabal batetik.

5,2 km

desnibela  204 m

denbora 1h 10'

ETXABARRI-URTUPIÑA / AUDIKANA ibilbide berdea




Etxabarri-Urtupiña herritik iparralderantz doan A-4108 errepidea hartuko dugu. A-1 azpitik pasa ondoren zuzen jarraituko dugu ekialderantz Audikanara eramaten gaituen pista aurkitu arte. Herri honetatik hegoaldera egingo dugu, A-4004 errepide lasaiaren bila jarraitzeko, zeinak, A-4108arekin lotu ondoren, ibilbidearen abiapuntura eramango gaituena.

5,7 km

desnibela  26 m

denbora 1h 10'

GEBARA / MATURANA / ETURA ibilbide berdea




Gebara herritik, Elizaren ondoan, hego-ekialdeko norabidean Maturana aldera eramaten gaituen errepidea hartuko dugu. Zadorrako urak zeharkatu ondoren gure eskuinera A-3012 errepidearekin lotzen duen bidexka bat hartuko dugu. Errepidea kontu handiz zeharkatu ondoren Maturanako erdigunera sartuko gara metro batzuk geroago errepidera itzultzeko. Gebarako erdigunearen iparraldera sarbidea ematen duen partzela-bidetik jarraituko dugu eta herriko etxe berriek definitzen duten bidetik jarraituko dugu, Eturara eroso garamatzan partzela-biderekin lotzeko. Herri honetara iritsitakoan bidegurutzera itzuliko gara eta bertan ezkerretik jarraituko dugu, hego-mendebalderantz. Ondoren, mendebalderantz jarraituko dugu, eta minutu gutxitan gure abiapuntura eramango gaituen bide zuzen bat jarraituko dugu.

5,5 km

desnibela 11 m

denbora 1h 10'

MARIETA / ELGEA ibilbide berdea




Ibilbide labur eta erraz hau Marieta herritik ekialdeko norabidean abiatzen da, Elgeara doan landa-bidetik, hainbat laborantza lursailen artean, eta baita baso-landaketa eta baso autoktonoak lagun izango ditugu gure urratsen artean. Itzulerako ibilbideak alderantzizko ibilbidea egiten du, beraz, deskribatutako zirkuitua Elgea herria abiapuntu hartuta ere egin daiteke.

5,4 km

desnibela  26 m

denbora 1h 10'

BALSA DE ARDUÑABETA ibilbide urdina




Ozaeta herritik abiatuta, martxa nordikoko ibilbide berdea jarraituz (a) egingo dugu, Hermuako bidegurutzeraino, non oraingoan ibilbide berdetik (a) jarraituz, baina kontrako noranzkoan bidegurutzera iritsi arte. Larreako hirigunea bertatik GR25 bidetik igoko gara Arduñabetako urmaelera iristeko. Urmaelaren inguruan eta marka urdin eta beltzetan jarraituz, GR25 ibilbidean jarraituko dugu Abeletxes txaboletatik igaroz. Ozaeta herrirantz jaisten jarraituko dugu.

11,8 km

desnibela  164 m

denbora 2h 05'

HEREDIA / AUDIKANA / DALLO ibilbide urdina




Heredia herritik mendebalderantz irtenda ibilbidearen zailtasun bakarra gaindituko dugu, nukleo hau babesten duten erliebe menditsuak saihestuz. Ondoren, Audikanara eramango gaituen jaitsiera leuna hasiko dugu, A-3022 errepidea zeharkatu ostean. Jarraian, Dallo herrira doan eta hego-ekialderantz dagoen pista hartuko dugu, eta inolako zailtasunik gabe hasierako puntura itzultzen joango gara.

9,5 km

desnibela  32 m

denbora 1h 40'

MANDABIETA ibilbide urdina




Marieta herritik ekialderantz abiatuko gara, Eturara doan herri bidetik. Herri honetara iritsi baino lehen gure ezkerrera egingo dugu, bere haranaren hondoan zehar Ugaranako sakan gora doan bideari jarraituz. Bide honetan jarraituko dugu, Mandabideta eremuaren magalean dagoen Ugarana eta Ursalto sakanen bat egiten duten bidegurutze batera iritsi arte. Puntu honetatik bueltako bideari ekingo diogu, hona eraman gaituzten pausoak jarraituz.

11,6 km

desnibela  158 m

denbora 2h 00'

ALDAIA ibilbide gorria




Ibilbide hau Ozaeta herritik abiatzen da Lehen Karlistadaren ostean eraitsitako Gaztelu zaharraren hondakinetaraino. Berehala iritsiko gara 727 metroko kotan dagoen Gebara mendiaren gailurrera. Bidetik aldendu gabe, 793 metroko altuera duen Aldaia mendira iritsiko gara. Apur bat aurrerago Cruz de Larreatik jarraituko dugu. Behin mendilerrotik jaitsita, gure ezkerreko bidea hartu behar dugu eta, ondoren, Barrundia ibaia zeharkatu behar dugu Bolinzarko zubitik, justu Hermua herrira ailegatu baino lehen. Eskualdeko bidea jarraitu behar dugu Ozaeta inguruetaraino, eta gure abiapuntura bueltatzeko ipar norabidean garamatzan bidea hartuko dugu horretarako.

13,7 km

desnibela360 m

denbora 2h 30'

BARRUNDIA ibilbide beltza




Ibilbide hau Ozaeta herritik abiatzen da Lehen Karlistadaren ostean eraitsitako Gaztelu zaharraren hondakinetaraino. Berehala iritsi ginen 727 metroko Gebara mendiaren gailurrera. Bidetik aldendu gabe, 793 metroko altuera duen Aldaia mendira iritsiko gara. Apur bat aurrerago Cruz de Larreatik jarraituko dugu. Behin mendilerrotik jaitsita, aurrean dagoen bidea hartu behar dugu Larrea herriraino. Herri honetatik GR25 ibilbidea jarraituko dugu eta horrela igoko gara Arduñabetako urmaelera. Urmaelaren inguruan dauden marka urdin eta beltzetan jarraituz, GR25 ibilbidean jarraituko dugu Abeletxes txaboletatik igaroz. Ozaeta herrirantz jaisten jarraituko dugu.

19,6 km

desnibela 477m

denbora 3h 30'

Oharra:Aireko argazkiak. Arabako Foru Aldundiko Flicker irudi bankua.Ibilbide urdineen eta ibilbide beltzaren  argazkia: Argazki irekia. 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza'