LAGRÁN 

Nordic Walking gunea

eu / es

Lagrán Nordic Walking gunea ® 

LAGRÁN

Lagrán, Toloño mendilerroaren magalean, ingurune natural paregabeaz gozatzeko eta ibilaldiak egiteko edo gailur garrantzitsuagoak igotzeko gune aproposa da.

Pipaon, Lagrán eta Villaverde herriek osatua, ondare interesgarria ere badu, hala nola Lagrango Erdi Aroko kaleak, Pipaongo eliza edo Villaverde elizako arkupea.

ARABAKO MENDIALDEA

MONTAÑA ALAVESA

Lagrán Nordic Walking Gunea, Arabako Mendialdea (Montaña Alavesa) eskualdean dagoen eta 6 zentrok eta 26 ibilbideen osatzen duten multzoaren barnean dago.

INFORMAZIO PUNTUA

Lagrango Udala

Errementari, 1.

01118 Lagran (Araba)

Tel. 945 37 80 59

www.lagran.org 

 

 Bide Berdearen Interpretazio Zentroa eta Eskualdeko Turismo Bulegoa

Tel. 945 410 577

Posta elektronikoa: arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus

     

Arabako Mendialdeko Kuadrilla

Gasteiz-Lizarra errepidea, 7.

Santikurutze Kanpezu (Araba)

Tel. 945 405 424

Posta elektronikoa: arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus

www.arabakomendialdea.eus 


LAGRÁNgo IBILBIDEAK


GESALA / SALMUERA ibilbide berdea




Ibilbide zirkular sinplea, Lagran herriaren erdigunetik “El Cerro” izeneko mendirantz abiatzen dena. A-3130 errepidea hartuko dugu Urizaharrerantz. Handik gutxira errepidearen ezkerraldean agertzen den bide bat hartuko dugu laborantza soroen artean ibiltzeko. Ibilbidea maldan gora jarraituko dugu, pagadi batean sartuz. El Cerro mendia inguratuko dugu eta balio ekologiko handikotzat jotzen den Lagrango ureztatzeko putzuaren ondotik pasatuko gara, eta gero partzelaria artean itzuliko gara Lagran herrira.

6,5 km

desnibela   46 m

denbora 1h 35'

LAZITURRI ibilbide urdina




Ibilbide zirkular honek bere lehen zatian, martxa nordikoko ibilbide berdearen urratsak jarraitzen ditu, Salmuera izeneko ureztatzeko putzura iritsi arte. Hemendik bideak teileria zahar batera doa. “La Junta” eremuaren altueran GR-1 ibilbide Historikoa hartuko dugu, eta baso atsegin baten itzalpean ibiliko gara. Laster GR1tik irtengo gara “El Depósito” eremurantz jaisten jarraitzeko. Hemendik aurrera laborantza soroak ugariagoak dira eta laster Lagran herrira itzuliko gaituen Biasteri bidearekin topo egingo dugu.

9,6 km

desnibela   292 m

denbora 2h 25'

SIERRA KANTABRIA ibilbide gorria




Zailtasun gutxiko ibilbide zirkular honek martxa nordikoko ibilbide urdina jarraitzen du bere lehen zatian. “Estillar” eremutik gutxira, ibilbide hau bide urdinetik aldentzen da GR-1eko urratsak jarraitzeko. Ibilbidea baso atsegin baten gerizpean jarraituko dugu eta pasako gara San Bartolome sakanetik, San Juan iturritik eta Goikozabala Rasatik, denak Kantabriako mendilerroaren iparraldeko isurialdean. Laster GR-1 ibilbidea alde batera utziko dugu ezkerretara dagoen Putzua – Guarda bidera joateko. Ondoren, bideak ezkerrera hartuko du Villaverde herrira iristeko. Ibilbidearen azken zatia laborantza soro eta lursailen artean doa Lagran herrira itzultzeko.

15,6 km

desnibela  456 m

denbora 3h 55'

LA DEHESA / JAUNDEN Ibilbide beltza




Ibilbide zaila luzera eta desnibelagatik. A-3130 errepidea hartuko dugu Urizaharrerantz. Handik gutxira errepidearen ezkerraldean agertzen den bide bat hartuko dugu laborantza soroen artean ibiltzeko. Ibilbidea maldan gora jarraituko dugu, pagadi batean sartuz eta balio ekologiko handikotzat jotzen den Lagran ureztatze-putzua inguratuz. “La Tejera” eta “Los Portillos” parajeetatik igaroz, ibilbideak GR1-Ibilbide Historikoarekin bat egiten du Pipaón hiribildutik gertu eta GR1etik jarraituz A-3130 errepidearekin topo egin arte. Errepidea hartuko dugu eskuinerantz Mojón de las Cruces aldera. Udal-mugan zehar ibiliko gara Jaunden mendirantz eta Barrancogrande eremurantz basoaren itzalpean jarraitzeko, ondoren tarte labur batean hartuko dugu Laño bidea. Lagran aldera jaitsi beharrean, desbideratu gabe jarraituko dugu A-3132 errepidearekin topo egin arte, hau gurutzatu golf zelaia inguratzeko. Hemendik Villaverde herrira jaitsiko gara, eta herria gurutzatu ondoren partzela-bideen artean jarraituko dugu Lagran herrirantz.

21,3 km

desnibela 446 m

denbora5h 20'

LAGRANGO UDALA

AYUNTAMIENTO DE LAGRÁN

Oharra:Aireko argazkiak. Arabako Foru Aldundiko Flicker irudi bankua.Beste  argazkiak: Argazki irekia. 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza'