MARKINA-XEMEIN 

Nordic Walking gunea

eu / es

Markina-Xemein Nordic Walking gunea ® 

MARKINA-XEMEIN

Bizkaiko udalerria, barnealdean, Erdi Aroko antolamendu egituratuaren erdigune historikoa duena. Inguruan eraikin gehiago eraiki ziren, eta bertako kaleetan zehar ibiliz, jauregi, dorre edo eraikin erlijiosoak aurkitzen ditugu, non San Migel baseliza nabarmentzen den, hexagono formakoa eta 3 haitzeko barneko eskultura duena.

Sakabanatuta dauden auzoetan dorre eta baserri desberdinak ere ikus ditzakegu.

Zestai-puntaren tradizio historikoa nabarmendu behar dugu, hortaz, Pilotaren Unibertsitatea izenez ezagutzen den frontoi bikaina du.

Horrez gain, Markina-Xemeingo beste txoko ederrak ezagutzeko PR ezberdinak daude, gehienetan berreskuratutako bide zaharrak, eta baita Done Jakue Bidea edo gure Nordic Walking ibilbideak ere.

INFORMAZIO PUNTUA

Markina-Xemeingo Udala

Goikoportala, 3.

Markina-Xemein (Bizkaia)

Tel. 946 167 454

Posta elektronikoa: udala@markina-xemein.eus

www.markina-xemein.eus 

     

Atxondo Kiroldegia

Iderraga, 39.

Markina-Xemein (Bizkaia)

Tel. 946 167 731

MARKINA-XEMEINgo IBILBIDEAK


KANTERAMOTXA ibilbide berdea 




Ibilbide erraza da, Nordic Walking praktikatzen hasi berri direnentzat aproposa. Markinako erdigunetik Patrokua jauregira eta Andra Mariaren elizara eramango ditugu gure urratsak. Eliza gure eskuinaldean utzita, futbol zelaira eramango gaituen bidexka bat hartuko dugu, beti ere belardi, laborantza soro eta baserrien arteko ingurune lasai batean barrena ibiliz. Bideak, BI-633 errepidean amaitzen dela dirudien arren, Beko Benta kaletik jarraitzen du metro batzuetan, eta gero eskuinera egingo du eta, orain bai BI-633 errepidea zeharkatuko dugu, bertan gure ezkerrerako lehen desbideratzea hartuko dugularik. Hurrengo bidegurutzean eskuinera doan bidea hartuko dugu, baso atsegin batean sartu eta Markinako erdigunera itzuliko gaituena.

5,2 km

desnibela  224 m

denbora 1h 40'

ARKILLOGANA  ibilbide urdina




 Ibilbide honek Markina-Xemeingo udalerriko paisaia osatzen duten haran txikietako batera hurbilduko gaitu. Markinako erdigunetik Patrokua jauregia eta Andre Maria eliza atzean utziko ditugu, futbol zelaiaren norabidean jarraitzeko. Zuzen jarraituko dugu, errepidearen bi aldeetan agertzen diren desbideratzeei kasurik egin gabe. Ibilbideak haranaren iparraldeko isurialdea inguratzen du baso baten itzalpean igoera arin batean. Eskuineko aldean Gurbiola baserrirako sarbide-pista utziko dugu, gure ibilbidearen erdira iristeko, non haranaren hondoa eta Ormaetxea baserri bakartiaren bista zoragarriak izango ditugularik. Gure bideari jarraituko diogu bailara inguratuz, eta laster konturatuko gara jaisten hasten garela, berriz ere Markinako erdigunera heltzeko.

5,5 km

desnibela  302 m

denbora 1h 55'

UBILLA-URBERUAGA ibilbide gorria




Ibilbide honek Ubilla-Urberuagako herrigunera hurbiltzen gaitu, ezaguna batez ere XIX. Mendean eraiki zen ur termalen bainuetxeagatik. Ibilbidea iparralderantz doa futbol zelairantz. Kilometro bat zuzen jarraituko dugu desbideratu gabe eta, Gurbiola baserria baino lehen, gure ezkerrean agertzen den desbideratzea hartuko dugu. Artibai ibaiaren ertzetik eramango gaituen basoetan barrena pista batetik jarraituko dugu. Ibaia zeharkatu ostean, BI-633 errepidetik tartetxo bat egingo dugu, Ubilla-Urberuaga noranzkoan, eta beti ere kontu handiz. Handik metro gutxira gure eskuinaldean agertzen den lehen desbideratzea hartuko dugu. Artibai ibaia beste bitan zeharkatuko dugu, garai batean Ubilla-Urberuaga dorre izan zenaren hondakinetatik igaroz. Errepidearen eskuinaldean agertzen den bidea hartuko dugu, harrobia ezkerrean utzita. Geroago ezkerretara dagoen bigarren desbideratzea hartuko dugu, baso eta belardietatik ibiltzen jarraitzeko. Markinako herrira jaitsiko gara orain Atxondoa auzotik.

13,8 km

desnibela 738 m

denbora 4h 00'

ORBERO ibilbide beltza




Ibilbidea Markinatik abiatzen da Artibai ibaiaren ibai-ibilguari jarraituz, Meabe auzoko Industrialderako norabidean. Laster Zeinka-Zearregi auzorantz eskuinaldean agertzen den saihesbidea hartuko dugu. Ia kilometro bat egin ondoren bidea utziko dugu baso trinko batean sartzen den mendi pista bat hartzeko. Goraka joango gara Orbero errekaren haraneko magaletako batetik. Harrobiaren parean, BI-3448 errepidea kontu handiz zeharkatuko dugu, 704 metroko altuera duen Urregara mendiaren magalera hurbiltzeko. Hemendik Zapola mendirantz jaisten hasiko gara, Igoz baserritik igaroz. 750 bat metro egin ondoren, gure eskuinera dagoen bide batetik hartuko dugu, Markinako erdigunera bueltan lasterbide gisa balioko duena.

14,6 km

desnibela 648 m

denbora 4h 20'