ALEGRÍA-DULANTZI
Nordic Walking gunea
Alegría-Dulantzi Nordic Walking gunea ®
ALEGRIA-DULANTZI
Arabako lautadan, Alegría-Dulantzi eta Egileta tokiko erakunde txikiek osatzen duten udalerri hau aurkitzen dugu, zeinen bakoitzaren lursailek, udalerria osatzeko “uharte” bat osatzen du. Udalerriko lurrak batez ere nekazaritzako laborantza lurrak dira, baina hegoaldeko eremuan baso eremu batzuk ditugu.
Leku interesgarriei dagokienez, Henaioko kastroa nabarmentzen da baina baita bere eraikin erlijioso desberdinak ere. Eta ezin ditugu ahaztu “Vasco Navarro-ren bide berdea” edo Alegría-Dulantziko iparraldean igarotzen den barnealdeko Done Jakuaren Bidea.
Esan behar da Nordic Walking ibilbideak egiteko udalak eskaintzen duen makil-maileguei buruzko informazioa kontsulta dezakezula.
https://www.alegria-dulantzi.eus/ficheros/nordic-walking-dulantzi.pdf
ARABAKO LAUTADA NORDIC WALKING deitzen zaio Arabako Lautada eskualdean integratuta dauden NW Zentroen multzoari. Guztira 7 gune daude eta munduko Nordic Walking ibilbideen multzorik zabalena osatzen dute. Hauek osatzen dute:
Alegría-Dulantzi NW gunea
Elburgo / Burgelu NW gunea
Iruraiz-Gauna NW gunea
Salvatierra / Agurain NW gunea
San Millan / Donemiliaga NW gunea
NW Asparrena NW gunea
NW Barrundia NW gunea
INFORMAZIO PUNTUA
Arabako Lautadako Turismo Bulegoa
Kale nagusia, 8
Salvatierra / Agurain (Araba)
Tel. 945 302 931
Posta elektronikoa: 2turismo@arabakolautada.eus
info@arabakolautada.eus
(+34) 945 301 200
Udal Kiroldegia
Baralde kalea, 1
Alegría-Dulantzi (Araba)
Tel. 638 462 390 / 945 420 029
Posta elektronikoa: aalegria.general@ayto.araba.eus
ALEGRIA-DULANTZIko IBILBIDEAK
Ibilbide zirkular laburra martxa nordikoa praktikatzen hasteko, Alegría-Dulantzin abiapuntua izanda. Ibilbidea iparralderantz hasten da eta berehala eskuinera egiten duen bidexka hartzen du. Ibilbideak A-3110 errepideko asfaltotik egiten du itzulera.
2 km
desnibela 12 m
denbora 0h 30'
Alegría-Dulantzitik abiatuta, ibilbide zirkular hau herriaren hego-ekialdetik igarotzen da, Azilura hurbilduz, Alegría-Dulantzitik ekialdetik hasten den partzela-bidetik. A-4137 errepidera iritsitakoan, ibilbideak eskuinera doa eta Gaunaraino iristen da, non errepidetik bertatik ipar-mendebalderantz abiatzen den bidea hartu behar da. Partzela-bide baten ondoan dgoen bidegurutze batek Alegría-Dulantzi aldera norabide hartzera gonbidatzen gaitu, errepidearen azpitik pasatuz eta metro gutxitan gure azken helburura iritsiz.
7 km
desnibela 54 m
denbora 1h 25'
Ibilbide interesgarri hau Alegría-Dulantzitik abiatzen da eta bere lehen urratsetan Aialako Andra Mari ermitara garamatza. Ibilbideak ekialderantz jarraitzen du, A-3140 errepidera iristen da eta partzela-bide batetik jarraitzen du trenbidearen gaineko pasabidera iritsi arte. Horiek gainditu ondoren, Henaioko Gazteluak edo kastroak koroatzen duen goragunearen azpian dagoen leunerantz jotzen du ibilbideak, azken puntura eramaten gaituen lursail-bidea jarraituz.
8,4 km
desnibela 87 m
denbora 1h 40'
Distantziari dagokionez Nordic walking ibilbide zaila da hau. Aldapa handia gainditu gabe, Alegría-Dulantzitik abiatzen da ibilbide hau Elburgoren bila doa, Gazeta herria zeharkatuz. Ibilbideak Trokoniz aldera jarraitzen du eta ondoren Erentxun eta Gaunarantz jarraitzen du. Herri honetatik bide batek galdu gabe Alegría-Dulantziko azken puntura garamatza.
14,9 km
desnibela 114m
denbora 2h 50'
Martxa nordikoko ibilbide hau Alegría-Dulantzitik ipar-ekialdeko norabidean abiatzen da, Aziluren bila ekialdera jarraitzeko, Alegria ibaia zeharkatu ondoren. Urmael baten ondotik pasatzen den lurrezko pista eroso batek Txintxetrura eramango gaitu. Nukleo hori igaro ondoren, ibilbideak trenaren bideen gainetik igarotzen da eta ezkerrera jotzen du gaineko pasabide batera iritsi arte, non Alegría-Dulantzi ibilbidearekin (gorria) batzen da amaiera puntura arte ailegatzeko.
10,7 km
desnibela 126m
denbora 2h 05'
DULANTZIKO UDALA
AYUNTAMIENTO DE ALEGRIA-DULANTZI