BERMEO 

Nordic Walking gunea

eu / es

Bermeo Nordic Walking gunea ® 

BERMEO

Bermeoz hitz egitea Gaztelugatxeko San Joanez hitz egitea da, baina bertako gastronomiaz, arrantza-portua eta bere eraikin bereizgarriak, eta oro har, bere alde zaharraz ere gozatu dezakegu.

Ezin ditugu ahaztu oso ezaguna den Matxitxakoko begiratokiak. Bere 9 auzo eta landa eremua ere nabarmendu behar dugu, non baselizak edo baserri zaharrak ikusi eta mendiko bizikletaz egindako ibilbide zoragarriez edo Ardoaren eta Arrainaren Ibilbide famatuaz goza daitekeen, eta noski Nordic Walking ibilbideak.


INFORMAZIO PUNTUA

Turismo Bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo (Bizkaia)

Tel. 946 17 91 54.

Posta elektronikoa: turismoa@bermeo.eus

Webgunea: www.bizibermeo.eus/monte 

 

Udalaren Kirol Saila

Areneko kiroldegia, z/g

48370 Bermeo (Bizkaia)

Tel. 946 417 91 80.

Posta elektronikoa: kirola@bermeo.eus

www.bermeo.eus 


BERMEOko IBILBIDEAK


DEMIKU ibilbide berdea




Ibilbide zirkular erraza, martxa nordikoaren teknikan hasi nahi duten pertsonentzat aproposa. Ibilbidea Bermeoko portutik abiatzen da hego-ekialdera joateko. Pixkanaka herritik urrunduko gara Demiku auzorantz, aldi berean belardi eta labore atlantikoen paisaia tipikoa ezagutuz.

3,9 km

desnibela  189 m

denbora 1h 05'

ARANE ibilbide urdina




Bermeoko portutik abiatzen den 7 km-ko ibilbide zirkularra. Ertzillako dorretxetik eta Santa Maria elizatik gertu igaroko gara. Anbulatorioa igarota, gure ibilbidea jarraituko dugu, futbol zelaia gure eskuinaldean utziz. Laster hainbat baserri agertuko dira gure bidean belardi eta laborantza soroen artean. Landabasoko industrialdea zeharkatuko dugu abiapuntura itzuli baino pixka bat lehenago.

7 km

desnibela  222 m

denbora 2h 00'

ALMIKA ibilbide gorria




Ibilbide zaila bere luzera eta malda kontuan hartuta, baso-landaketak ugariak diren Sollube mendilerroko paisaia menditsura hurbilduko gaituena. Bermeo herritik irtengo gara Ormaza kontserba fabrikaren ondotik igaroz Almika auzorako noranzkoan. Arranotegi auzotik hurbil pasa eta ia Garbola mendiaren gailurreraino igoko gara. Burgoa mendira iritsi aurretik Arane auzorantz jaitsiko gara berriro Bermeora itzultzeko.

15,3 km

desnibela 710 m

denbora 4 h 25'

ARRANOTEGI  ibilbide beltza




Ibilbide oso zaila, forma fisiko bikaina izatea eskatzen duena. Ibilbidea, hasieran, Bermeoko Erribera auzorantz doa, eta ondoren Katillotxu, Arribieta eta Munarrinagusi mendien magalaren erdira igoko da. Altzurrakoatxagana mendiaren hego aurpegia inguratuko dugu eta Garbola mendirantz jarraituko dugu. Burgoako muinotik jaitsiko gara eta, ondoren, mendilerro batetik, Bermeoko herrira doan norabiderantz joango gara.

24,3 km

desnibela 1.233m

denbora 7h 00'