BIZKAIKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA

Nordic Walking gunea

eu / es

Bizkaiko zientzia eta teknologia parkea 

Nordic Walking gunea ® 

BIZKAIKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEA

Zamudion kokatuta, Bizkaiko erreferentziazko parke teknologikoa da, eta 250 enpresa baino gehiago biltzen ditu.

Horien eskura ditu lokalak, ekitaldietarako espazioak eta beste zerbitzu batzuk, hala nola ostatua, jatetxea eta haur eskola bezala.

Kirolari dagokionez, Nordic Walking ibilbideez gain, orientazio zirkuitu iraunkor bat dago eta baita golf zelaia ere.


INFORMAZIO PUNTUA

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Ibaizabal bidea, E101.

Zamudio (Bizkaia)

Tel. 944 039 500

Posta elektronikoa: bizkaia@parke.eus

Webgunea: www.parke.eus/bizkaia/ 

 

Zamudioko udal kiroldegia

Arteaga auzoa, 76.

Zamudio (Bizkaia)

Tel. 944 522 128

Posta elektronikoa: udalkiroldegia@zamudio.eus


BIZKAIKO ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA PARKEko IBILBIDEAK


ARKOTZA ibilbide berdea




Ibilbide zirkular sinplea, martxa nordikoan hasi berriak diren pertsonei bereziki adierazita. Udal kiroldegitik abiatuta, hasieran belardi artean ibiliko gara, Santo erreka ondoan, eta gero Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen inguruetara sartu eta gure abiapuntura itzuliko gara.

1,9 km

desnibela  25 m

denbora 0h 40'

ZARPILENE ibilbide urdina




5,4 km-ko ibilbide zirkularra, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoa ezagutzera eramaten gaituena. Parke hau edertasun bereziko ingurune batean dago, non 200 enpresa baino gehiago bizi diren baserri tradizionalez jositako landa-paisaia batekin. Gure bidean, parkeko enpresez gain, zuhaitz aniztasun handia eta hainbat baserri ikusi ahal izango ditugu, Derioko golf zelaitik pasatuz ere.

5,4 km

desnibela  85 m

denbora 1h 45'

DANOZ ibilbide gorria




Ia 6 km-ko ibilbide hau udal kiroldegitik abiatzen da eta Arteaga herrirantz doa. Herri honetan sartu gabe, landa ingurunean zehar ibiltzen jarraituko dugu, eta gero Parke Teknologikoa osatzen duten enpresa batzuen artean ibiliko gara. Gure itzulera Danoz errekaren ertzean izango da.

5,9 km

desnibela113 m

denbora 2h 05'

SAN MIGUEL ibilbide beltza




Ibilbide honek, zailtasun handiagoa duena, Zamudioko udalerriko ingurune naturalenetako barnera garamatza. Gure bideak belardiak, basoak eta errekatxo bat zeharkatzen ditu pixkanaka Daño auzorantz joateko. Gure ibilbidearen erdi aldera, San Migel baselizarekin egingo dugu topo, XVI. mendekoa eta 1984an zaharberritua. Urresti mendiaren magalean dagoen muino txiki batean dago, hariztiz, artadiz eta gaztainondoz inguratutako belardi batean. Danoz errekaren ertzean dagoen abiapuntura itzuliko gara.

10,9 km

desnibela 244 m

denbora 3h 40'

Nota: Fotografías: Argazki.irekia. 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza'