IZURTZA
Nordic Walking gunea
Izurtza Nordic Walking gunea®
IZURTZA
Urkiolako magalean, Mugarra eta Untzillaitz kareharrizko harkaitz-masen artean, Bizkaiko udalerri txiki hau kokatzen da, Mañaria ibaia bere lurretatik igarotzen delarik.
Naturari dagokionez, Neberondo nabarmentzen da, Nordic Walking ibilbide beltzarekin iritsiko garen leku zoragarria. Gainerako ibilbideetan, ondare interesgarria ikus dezakegu, batez ere baselizak eta baserriak, baina baita errementari, errota eta iturrien aztarnak ere.
INFORMAZIO PUNTUA
Izurtzako Udala
Elizalde auzoa 20
48213 - Izurtza
Tel.: 94 681 35 48
posta elektronikoa: udala.izurtza@bizkaia.org
IZURTZAko IBILBIDEAK
Ibilbide erraz honetan Elizaldeko ingurua ezagutuko dugu. Aparkalekutik hegoalderantz abiatuko gara BI-623 errepideko espaloitik. Industrialdera ailegatu baino lehen ezkerrera biratuko dugu, eta oinezkoentzat eta bizikletantzat bidegorri batetik jarraituko dugu. Metro batzuk aurrerago, berriro ezkerraldera biratuko dugu Santo Tomas parkera abiatzeko. Hau gurutzatu eta hasierako puntura bueltatuko gara urbanizazio txiki bat inguratuz.
1,95 km
desnibela 45 m
denbora 0h 30'
Ibilbide zirkular honek Izurtzako mendiak ezagutzera eramango gaitu. Frontoitik abiatuta, errepidea gurutzatu eta Santo Tomas parkeko norabidea hartuko dugu. Alde batera utzita, industrialdera jarraituko dugu, eta eskuinaldean utzita Etxano auzotik eta basoetatik ibiliko gara. Seinaleak jarraituko ditugu eta AHT ikustean ezkerraldera biratuko dugu, aparkaleku bat gurutzatuko dugu eta BI-623 errepidean sartuko gara hasierako puntura bueltatzeko.
4,5 km
desnibela 177 m
denbora 1h 15'
Ibilbide zail hau frontoian hasten da, eta ibilbide berdeko bide berdina jarraituko dugu industrialdera ailegatu arte. Aurrera jarraituz Lexartzadorrera ailegatuko gara eta aldapan gora joango gara Abadiñoko lursailetara heldu arte. Ezkerrera biratu eta beheranzko bidean joango gara Etxanoko basoak gurutzatuz, eta ibilbide urdineko trazatuaren tarte bat konpartituz, hasierako puntura itzuliko gara Goikopalaziotik.
6,3 km
desnibela 258 m
denbora 2h 00'
Oso zaila den ibilbide honetan Neberondo zonaldera igoko gara. Frontoitik abiatuko gara hilerriko norabidea hartuta. Ondoren, Bitaño auzora ailegatuko gara eta basabide batetik Neberondora igoko gara. Ondoren jeitsiera hasiko dugu, Etxaburu dorretik hurbil pasako gara, eta BI-623 hartuta Mañarian pixka bat sartuko gara. Ondoren ezkerrera biratuz buelta hasiko dugu, Lexartzatik pasatuz eta industrialdeko atzeko partetik ibilita. Santo Tomas zonaldera ailegatuko gara eta hasierako puntura itzuliko gara Goikopalaziotik.
8,8 km
desnibela 353m
denbora 2h 45'