TIEBAS - MURUARTE DE RETA 

Nordic Walking gunea

eu / es

Tiebas-Muruarte de Reta

FUNDACIÓN SIERRA DE ALAIZ 

Nordic Walking gunea®

TIEBAS - MURUARTE DE RETA, HISTORIAREKIN BERRIZ ELKARTZEA.

Tiebas-Muruarte de Reta Nafarroako udalerri bat da, Iruñetik hegoaldera 15 kilometro eskasera dago eta Iparraldetik Hegoaldera paraleloan doazen AP-15 eta N-121 errepideek egituratzen dute. Trenbidea ere norabide horretan kokatzen da.

Udalerri hau hiru biztanle-gunek osatzen dute. Iparraldean Tiebas dago, bere gazteluagatik ezaguna, XIII. eta XIV. mendeetan nafar erregeek bizi zutena, errepidearen beste aldean Campanas dago, non San Frantzisko Javier Parrokia nabarmentzen den. Hegoalderago Muruarte de Reta , nukleo txikiena.

Tiebas-Muruarte de Retan harrobiek paisaia zizelkatzen dute Alaiz mendilerroaren magalean, non hainbat industria kokatzen diren, oso garrantzitsuak udalerriarentzat.

Nordic-Walking ibilbide ezberdinen bidez, ondoko udalerrietako beste herri batzuk ezagutu ditzakegu hiru toki hauetaz gain. Gerendiainera iritsiko gara iparralderantz eta bide korapilatsuagoa egitera ausartzen bagara Alaiz mendilerroan sartuko gara Untzuera iritsi arte.

INFORMAZIO PUNTUA

Tiebas - Muruarte de Retako udala

Kale nagusia 42 - 31398 Tiebas (NAFARRA)

Tel. 948 36 00 47 

Email:  ayuntamiento@tiebas-muruarte.es

www.tiebas-muruarte.es 


TIEBAS-MURUARTE DE RETAko IBILBIDEAK


ARRIZABALAGA ibilbide berdea




Ibilbide zirkular oso erreza, Campanasen hasi eta amaitzen dena eta Tiebasera eramaten gaituena. Farmaziatik hasita, N-121 errepidea jarraituko dugu iparralderantz, eta herria gurutzatu ostean pixka bat gehiago ibiliko gara, ondoren eskuinera hartu eta AP-15 errepidea zeharkatuko dugu azpiko pasabide batetik. Tiebas gaztelura igotzen hasiko gara eta herrian sartuko gara, kale nagusitik zeharkatuz. Tiebasetik irten eta gero, berriro autopista zeharkatuko dugu biribilgune batera iritsi arte. Hemendik ezkerrera hartuko dugu hasierako puntura itzultzeko.

3,67 km

desnibela 76 m

denbora 0 h 50'

GORRIZ LUZEA ibilbide urdina (a)




Ibilbide erraza da, gora-behera batzuk dituena, Gerendiain herri txikira eramaten gaituena. Tiebaseko Santa Eufemia elizan hasiko dugu ibilbidea eta gaztelurantz abiatuko gara. Aparkalekuan eskuineko pista bat hartuko dugu. Metro gutxiren buruan harrobi batera doan errepide bat gurutzatu eta aldapetatik zuzen jarraituko dugu, baserri lurrak ezkerrean eta basoa eskuinaldean utziz. Gerendiain herrira iristean buelta emango dugu bide beretik bueltatzeko.

7,8 km

desnibela 245 m

denbora 2 h 00'

MURUGAIN ibilbide urdina (b)




Ibilbide zirkular erreza honek Muruarte de Retara eramango gaitu. Ibilbidea Tiebasen hasten da, elizaren ondoan, eta Udaletxerantz joango gara. Bidegurutzean ezkerreko kalea aukeratuko dugu eta herritik irten ondoren, errepide bat zeharkatuko dugu futbol zelaira iritsi arte, non laborantza artean zehar ibiliko gara partzela-bide batetik. Ondoren, autobidera hurbilduko gara eta biribilgune batera iritsiko gara. Leku honetan, lehenik eta behin bigarren mailako tunel batetik errepidea zeharkatuko dugu eta ondoren N-121 errepidea azpitik ere bai, oraingoan espaloi batetik. Jarraian, partzela batekin lotzen dugu Muruarte de Retako kanpoaldera iritsi arte. Tunel txiki batetik zehar trenbidea zeharkatuko dugu herrira iristeko eta gero buelta emango dugu Tiebasera itzultzeko.

8,25 km

desnibela 155 m

denbora 2 h 15'

ORRAUN ibilbide beltza




Ibilbide zaila da bere luzeragatik, Alaiz mendilerroaren ingurua ezagutzera eramaten gaituena. Hasierako zatia Murugain ibilbidearekin partekatzen da, Tiebasetik futbol zelaira abiatuta. Partzela-bidea AP-15 bidegurutzeko biribilgunera iristen denean hormigoi eta aglomeratu lantegietara jarraituko dugu. Azpiestazio elektrikoa ikusten dugunean harantz biratu eta pista batetik igoera hasiko da. Errepidea irekitzen denean jaisten hasiko gara elizaren albotik Untzuera iritsi arte. Pista batetik jarraituko dugu pixkanaka itzultzeko. Zentralera eramango gaituen AP-15aren paraleloko beste pista batekin lotuko gara. Puntu honetatik Tiebasera itzuliko gara hasieran hartu genuen bide beretik.

14,98 km

desnibela 316 m

denbora 3 h 45'