BERNEDO
Nordic Walking gunea
Bernedo Nordic Walking gunea ®
BERNEDO
Arabako udalerri hau bere lur zabaletan sakabanatuta 12 herri ditu.
Erdialdean Izki parke naturala dugu eta hegoaldean Arabako hegoaldeko mendiak. Horrez gain, Ayuda ibaiaren zati bat dago Bernedo zeharkatzen duena bere mendebaldeko eremuan. Hortaz, paisaia fantastikoak aurki ditzakegun lekua da, eta horretarako bide eta ibilbide desberdinak daude, martxa nordikoko ibilbideez gain.
Ondareari dagokionez, bertako herriak bisita ditzakegu eliza eta baselizekin, eta nabarmendu behar ditugu Markinezko kobazulo eta leize artifizialak. Atseden hartzeko gune batzuk daude eta kirola egiteko frontoiak, igerilekuak edo Izkiko golf zelaia daude.
ARABAKO MENDIALDEA
MONTAÑA ALAVESA
Bernedo Nordic Walking Gunea, Arabako Mendialdea (Montaña Alavesa) eskualdean dagoen eta 6 zentrok eta 26 ibilbideen osatzen duten multzoaren barnean dago.
Urizaharra / Peñacerrada
Lagrán
Bernedo
Arraia / Maeztu
Harana / Valle de Arana
Kanpezu
INFORMAZIO PUNTUA
Bernedoko Udala
Gaztelu plaza, 1
Bernedo (Araba)
Tel. 945 37 80 41.
Posta elektronikoa: abernedo.secretaria@ayto.araba.eus
Bide Berdearen Interpretazio Zentroa eta Eskualdeko Turismo Bulegoa
Tel. 945 410 577
Posta elektronikoa: arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus
Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
Santikurutze Kanpezu (Araba)
Tel. 945 405 424
Posta elektronikoa: arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus
BERNEDOko IBILBIDEAK
Ega ibaiaren haranean (Kontserbazio Bereziko Eremu izendatua) zehar eta laborantza lursaile artean garamatzan ibilbide zirkular erraza da hau. Bernedo herritik abiatuta, A-126 errepidea zeharkatuko dugu, hilerriaren ondoan ateratzen den asfaltatutako bide bat hartzeko. Ega ibaiaren gaineko zubi bat igaro ondoren, ezkerrean agertzen den lehen partzela-bide hartuko dugu. Laster baso eder baten ertzetik ibiliko gara. Ibilbideak laborantza soroen artean desbideratzerik gabe jarraitzen du pixkanaka Bernedora itzultzeko. Iritsi aurretik Ega ibaia zeharkatuko dugu berriro.
5,6 km
desnibela 83m
denbora 1h 30'
Bernedoko erdigunetik abiatzen den ibilbide zirkular erraza, Angostina herrira eta Kantabria-Toloño mendilerroaren natur eremuko erkamezti eder batera hurbilduko gaituena. Bernedotik A-126 errepidea zeharkatuko dugu hilerriaren ondoan agertzen den asfaltatutako bidea hartzeko. Laborantza soroen artean ibiliz, Ega ibaiaren gaineko zubitxoa zeharkatuko dugu eta, ondoren, gure eskuinean agertzen den partzela-bidea hartuko dugu. Bide nagusitik aldendu gabe, gure ibilbideak erreka batzuk gurutzatuko ditu eta A-3136 errepidea zeharkatuko du Angostina herrira iritsi aurretik. Herri honetan atsedentxo bat hartu dezakegu eta Santa Coloma eliza kontenplatzeko aprobetxatu. Bernedo herrira itzuliko gara erkamezti eder baten itzalpean.
7,3 km
desnibela 206 m
denbora 2h 05'
Bernedo herritik irtenda, Okongo ermitarantz doan bidea hartuko dugu. Baselizara iritsi baino lehen gure ezkerretara dagoen bide batetik desbideratuko gara Kantabria-Toloño mendilerroaren iparraldeko isurialdean dagoen baso dentsoaren barrena ibiltzeko. Basoaren itzal atseginaren azpian ibiliko gara igoera arin batean A-2126 errepidearekin topo egin arte, Bernedoko udal mugan dagoena. Errepide hau zeharkatuko dugu gure bidea jarraitzeko, eta orain jaitsiz, pixkanaka gure abiapuntura itzuliko gara.
7,4 km
desnibela 256 m
denbora 2h 15'
Ibilbide zirkular zaila, ingurune ezberdinak zeharkatzen dituena, hala nola Kantabria-Toloño mendilerroko basoak, Jaundel mendiaren natur eremua, edo Ega ibaiko ibarrean dauden laborantza-lursailak. Honez gain, Izki Parke Naturaleko inguru ederrean sartuko gara. Ibilbide honetan udalerria osatzen duten hainbat herri bisitatu ahal izango ditugu: Villafría, Navarrete, Urturi, Quintana eta Angostina.
20,2 km
desnibela 797m
denbora 6h 00'