PEÑACERRADA
Nordic Walking gunea
Peñacerrada Nordic Walking gunea ®
PEÑACERRADA
Sei herri txikik osatzen dute Arabako udalerri hau, Gasteiz eta Arabako Errioxaren artean.
Ezaguna da Urizaharra izen bereko herrian dagoen Erdi Aroko harresiaren sarreraren irudi enblematikoagatik. Aire zabaleko museo etnografiko ona aurki daiteke bertan ere bai. Baina bertako herriek beste altxor batzuk ezkutatzen dituzte, hala nola, Baroja edo Faidoko harkaitz artifizialak eta kobazuloak, Faidoko Peña Andre Mariaren kobazuloa nabarmenduz, Euskadiko Monumentu Nazionala eta Euskal Herriko gurtzadun baselizarik zaharrena kontsideratzen dena. Lozan, gotorleku-dorrea edo garbitegia ikus daiteke eta bertako basoetan zehar ibiliko gara. Montoria, fosil ugari aurki daitezkeen eremua izateagatik da ezaguna. Eta Pagoetan ibilaldi polit bat dugu herria inguratzen eta iturri interesgarri ikusteko aukera ematen diguna.
Ezin dugu ahaztu bere anbar-meatoki garrantzitsua edo “Las Yurdinas” aztarnategi arkeologikoa. Eta oso gertu dugu Berganzoko ur-ibilbide famatua ere bai.
ARABAKO MENDIALDEA
MONTAÑA ALAVESA
Peñacerrada Nordic Walking Gunea, Arabako Mendialdea (Montaña Alavesa) eskualdean dagoen eta 6 zentrok eta 26 ibilbideen osatzen duten multzoaren barnean dago.
Urizaharra / Peñacerrada
Lagrán
Bernedo
Arraia / Maeztu
Harana / Valle de Arana
Kanpezu
INFORMAZIO PUNTUA
Urizaharreko Udala
Fray Jacinto Martínez plaza, 2
01212 Peñacerrada-Urizaharra (Araba)
Tel. 945 36 70 04
Posta elektronikoa: apenacerrada@ayto.araba.eus
www.penacerrada-urizaharra.eus
Bide Berdearen Interpretazio Zentroa eta Eskualdeko Turismo Bulegoa
Tel. 945 410 577
Posta elektronikoa: arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus
Arabako Mendialdeko Kuadrilla
Gasteiz-Lizarra errepidea, 7
Santikurutze Kanpezu (Araba)
Tel. 945 405 424
Posta elektronikoa: arabakomendialdea@arabakomendialdea.eus
PEÑACERRADAko IBILBIDEAK
Ibilbide zirkular aproposa martxa nordikoan hasi berriak direnentzat. Udal frontoitik Urizaharra herriaren iparralderantz abiatuko gara ezkerrean lurrezko bide bat hartzeko. Pagoetara iritsiko gara, eta herri honetan ur iturrian freskatu eta San Joan Bataiatzailearen eliza miresteko aukera izango dugu. Ibilbidea laborantza soroen arteko partzelaria batetik jarraituko dugu A-4162 errepidera iritsi arte eta ezkerrera hartuko dugu Urizaharrera bueltaltzeko.
5,3 km
desnibela 107 m
denbora 1h 46'
Ibilbide zirkularra 8,5 km-ko luzerarekin eta 297 metroko desnibelarekin, non Loza herria bisitatuko dugun. Urizaharreko udal frontoitik gure pausoak bideratuko ditugu A-2124 errepiderantz. Behin gurutzatuta, bide asfaltatu bat hartuko dugu, zein metro gutxi pasa ondoren partzelaria bihurtuko dena. Ibilbideak Loza herrira eramango gaitu, eta han San Esteban eliza ikus dezakegu, muino batean kokatzen den. Ibilbideak herri hau atzean uzten du baso txiki batean sartzeko. Laster bi ureztatze putzu agertuko dira errepide ondoan. Pixkanaka jaitsiko gara berriro Urizaharrera itzultzeko.
8,5 km
desnibela 227 m
denbora 2h 33'
Ia 10km-ko ibilbide zirkularra da hau. Udal frontoitik iparralderantz joko dugu, eta bide berdean bezala, herria inguratuko dugu, ezkerrera dagoen partzelaria batera ailegatu harte. Bide hau hartu eta landatutako zelaietatik ibili ostean, Pagoeta ondotik pasatuko gara, herria ezkerrean utzi eta bide berdetik bereiziz, iparralderantz jarraituko dugu udalerriaren mugara iritsi arte, non ezkerrerantz egingo dugu baso batetik igoz. Ondoren Pagoeta aldera jaitsiko gara, eta herri honetara sartu gabe Urizaharrera itzultzeko bidea hartuko dugu.
9,8 km
desnibela 224 m
denbora 3h 14'
Ibilbide oso zaila, Loza eta Baroja herrietara hurbilduko gaituena. Urizaharra udalerriko frontoitik abiatuta ibilbide urdineko pausoak jarraitzen ditu Loza herriraino. Puntu honetan bide urdinak ezkerrera egiten du eta gu eskuinera egingo dugu asfaltatutako bide batetik jarraituz, laborantza lursailen eta belardi artean maldan gora egiteko. Handik gutxira bidea pixkanaka jaisten hasiko da, Baroja herrira iritsi arte. Bertan ezkerrera joango gara mendian zehar beste igoera bat eginez. Jaitsiko gara baltsa bat ezkerraldean utziz eta bide urdinetik jarraituko dugu Urizaharrera bueltatu arte.
12 km
desnibela 340m
denbora 4h 00'
URIZAHARRAKO UDALA
AYUNTAMIENTO DE PEÑACERRADA