ZUMARRAGA 

Nordic Walking gunea

eu / es

Zumarraga Nordic Walking gunea ® 

ZUMARRAGA

Zumarragako herria Urola ibaiaren haranaren goiko aldean dago. Hirigunean, hainbat erlijio-eraikin, etxe, edo eskultura ikus ditzakegu.

Horrez gain, txango desberdinak egin ditzakegu, adibidez, hileta-monumentu megalitikoak bisitatzeko eta inguruko tontorretara igo eta bista zoragarriez gozatzeko.

INFORMAZIO PUNTUA

Ispilla Kiroldegia

Urdaneta hiribidea, 1.

20700 Zumarraga (Gipuzkoa)

Tel.: 943 72 49 61

 

“La Antigua” turismo bulegoa

Beloki hiribidea, s/n

20700 Zumarraga (Gipuzkoa)

Tel.: 943 72 20 42


ZUMARRAGAko IBILBIDEAK


IZASPI ibilbide berdea




Nordic walking ibilbide erreza jarduera hasi nahi dutenentzat aproposa. Hiri-ibilbide hau Ispilla Kiroldegitik abiatzen da eta Izaspi eta Ipar-Haizea etxe multzorantz doa, berriro kiroldegira itzultzeko. Hemen aurkezten dugun ibilbide zirkularra Zumarragako erdigune ederra erakusten digu.

3,1 km

desnibela 84 m

denbora 55'

UROLA ibilbide urdina




Joan-etorriko ibilbide erreza, ia desnibelik gabea, Urola ibaiaren ibarrera eramango gaituena. Ispilla Kiroldegitik bidegorrirantz bideratzen ditugu gure urratsak, Andre Mariaren Jasokundearen Parrokia alde batera utziz. Bidegorria Urretxu eta Zumarraga herrien arteko muga osatzen du. Zumarragatik urrunduz joango gara Urola ibaiaren ertzean ibiltzeko. Itzulera joaneko bide beretik egingo dugu.

5,2 km

desnibela  61 m

denbora 1h 30'

GOIKO TXABOLA ibilbide beltza




Ibilbide zirkular zaila sasoi fisiko onean dauden Nordic walking adituentzat bakarrik adierazia. Ibilbideak hasiera batean udal eremuaren hegoaldera eramango gaitu, basoetan barrena Argixaogain mendiaren gailurreraino. Puntu horretatik iparralderantz doa ibilbidea Zumarragara itzultzeko, Antiguako baselizarantz. Bigarren zati honetan, ibilbideak belardi eta basoetan zehar doa San Kristobal baselizarantz. Zumarragara itzuliko gara bidegorritik.

17,5 km

desnibela 745 m

denbora 5 h 00'