AÑANA 

Nordic Walking gunea

eu / es

Añana Nordic Walking gunea ® 

AÑANA

Arabako udalerri hau, Gasteiztik 30km mendebaldera dagoena, Añanako Kuadrilla eskualdekoa da, 9 udalerri gehiagok osatzen dute. Añana bi herrik osatzen dute, Atiaga eta Gesaltza Añana (Salinas de Añana). Azken hau gatz-ustiapenagatik da ezaguna, “Añanako Gatz Harana” deitua eta FAOk Munduko Nekazaritza Ondare gisa aitortua.

Erdi Arotik gatzaren garrantzia nabarmendu behar dugu, eta gaur egun bisitatu beharreko leku turistikoa da inguruan. Gatz-ekoizpena ezagutzeko bisitez gain, herri txikian Ozpina jauregia edo Herran jauregia ikus ditzakegu, eta, gainera, urrutira joan gabe San Juan de Acre komentua ikusi ahal izango dugu. Atiegan bi irin errota ikus ditzakegu, eta Erdi Aroko eliza ere bisitatu.

Nordic Walking-eko ibilbide berdea eta gorria ibilita gatz haran zoragarria ikus dezakegu.

INFORMAZIO PUNTUA

Añanako Udala

Miguel Diaz de Tuesta plaza z/g

Gesaltza Añana (Araba)

Tel.: 945 35 10 67

Posta elektronikoa: aanana.secretaria@ayto.alava.net

www.añagesaltzaudala.eus 


AÑANAko IBILBIDEAK


VALLE SALADO ibilbide berdea




Ibilbide zirkular eder hau Añanako Diapiroko Biotopo Babestuaren barruan kokatua dago eta Gatz Harana inguratzen du. Ibilbidea Gesaltza Añana herriaren goialdean dagoen aparkaleku publikotik hasten da. Hemendik metro batzuk jaitsi eta lurrezko bide bat hartuko dugu eskuinera errepide nagusirantz jaisteko. Bideak Villacones elizaren magalera eramango gaitu. Eliza inguratuko dugu eta, gutxira, errekatxo bat zeharkatuko dugu gure ibilbidean gora egiteko. Haranaren eta antzinatik ustiatutako gatz larrainen ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu. Gatz larrainen goiko partean, ezkerrera hartuko dugun saihesbide bat dago, gure urratsak San Juan de Acre monastegirantz bideratzeko. Errepidera jaitsi eta abiapuntura itzuli besterik ez dugu egin beharko.

3 km

desnibela  110 m

denbora 0h 50'

CUATRO ENCINAS ibilbide urdina




Ibilbide zirkularra, laborantza soro eta basoen artean Añanako ingurua ezagutzera eramango gaitu. Gesaltza Añana herriaren goialdean dagoen aparkaleku publikotik abiatuko gara. Hemendik Mercado kaletik gora joango gara eta lehenengo bidegurutzean ezkerrera egingo dugu eta handik gutxira eskuinera. “Corral de Don Gabriel” izenez ezagutzen den tokirantz abiatuko gara. Errekatxo bat gurutzatu eta gutxira bideak maldan gora jarraitzen du, hurrengo bidegurutzean ezkerrera hartu behar da. “Cuatro encinas” eremurantz igo ahala, gure inguruko paisaia basotsuagoa bihurtzen da. Cuatro encinas-etik laborantza lurrerantz jaitsi eta Basquiñuelas herrirantz abiatuko gara. Bertara heldu aurretik Gesaltza Añanara itzuliko gaituen bidexka bat hartuko dugu.

8,5 km

desnibela 373 m

denbora 2h 25'

LAGO DE CAICEDO YUSO ibilbide gorria




Gatz Haranaren mendebaldean zehar doan ibilbide zirkularra, hasieran GR-1 Ibilbide Historikoaren urratsei jarraituz. Ibilbide honen lehen zatian Gatz Haraneko gatz larrainen panoramika bikainaz ere gozatu ahal izango dugu. San Juan de Acre monasteriorantz ezkerrera hartu beharrean, bidetik jarraituko dugu Caicedo-Yuso aintzira gaziraino desbideratu gabe. Gure ibilbidea jarraituko dugu Socolonio mendiaren oinarrirantz. Hemendik La Muera errekaren ertzean gatza ekoizteari lotutako industria-instalazio baten ondotik igarotzen da bidea, eta, ondoren, A-2622 errepidetik jarraitzen du Gesaltza Añana herrira itzultzeko.

9,5 km

desnibela 330 m

denbora 2h 40'

CANTOBLANCO ibilbide beltza




Ibilbide zaila luzera eta desnibelagatik. Gesaltza Añana herriaren goiko aldean dagoen aparkalekutik abiatuta, laborantza soroen artean Atiega herri txikirantz doa ibilbidea, aldapa handirik gabeko bide batetik. Atiegatik ibilbidea udalerriaren iparraldean dagoen mendilerrorantz igotzen hasten da, eta hori bat dator Añanako udalerriaren mugarekin. Igoeran laboreak atzean utziko ditugu basoaren itzal atseginean sartzeko. Cantoblanco (1006 m) eta La Manzanera (994 m) gainetara iritsiko gara. Mendilerrotik jaisten jarraituko dugu muino txiki batera, non Basquiñuelas herriaren kanpoalderantz jaitsiko gaituen bidea hartuko dugu eta Gesaltza Añana herrira itzuliko gara.

16,3 km

desnibela 820m

denbora 4h 40'

AÑANAKO UDALA

AYUNTAMIENTO DE AÑANA

Oharra:Aireko argazkiak. Arabako Foru Aldundiko Flicker irudi bankua.Ibilbide gorriko argazkia: Argazki irekia. 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza'